kamisetak

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" kamisetak

Urtero bezalaxe, berritasunekin dator aurtengoan ere euskaraz bizi nahi dut kamiseten eskaintza. Ekimen honetatik lortutako dirua, euskararen biziraupenerako eta bertatik bultzatzen diren proiektuak aurrera eramateko bideratzen dira. Beti bezalaxe, haur zein helduek egin dezakezue eskaera. Prezioa 10€koa da eta azaroak 6a bitartean egin dezakezue. Eman bultzada euskarari!

KAMISETAK ESKATU

"Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" ekimeneko kamisetak salgai

Dakizuen bezala, Txantxiku Ikastolako 4 ikaslek "Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" ekimenean parte hartzen ari dira Euskal Herriko beste 10 gazteekin batera. Taldea azken hilabeteotan buru-belarri ari da lanean udazkenean Nepalen egingo duten espedizioa prestatzeko eta, asteburu honetan Baigorrin topaketa egingo dute guztiek, proiektuaren nondik-norakoak lotzen jarraitzeko. Egitamoaren finantziazioa lortzeko asmoarekin, kirola egiteko kamiseta teknikoak atera dituzte: haur eta helduentzako bina modelo.

Euskaraz Bizi Nahi Dut Kamisetak

EBNDkamisetak

“Euskaraz bizi nahi dut!” ekimenak helduentzako eta haurrentzako kamiseta berriak jarri ditu salgai. Ekimen horren webgunean izango duzue informazio gehiago eskuratzeko edota eskariak bideratzeko aukera.

Gure Produktuak

Ikastolako produktuak

Txantxiku Ikastolako 50. urteurrena gero eta hurbilago dago, eta herria Txantxikuz betetzeko asmoz hemen dituzue ikastolako produktuak salgai:

 

RSS - kamisetak-era harpidetu