batxi 2

Batxilergoko 2. mailako Psikologia ikasleak LH-ko ikasleekin euren nortasuna aztertzen

Batxi 2. mailako Psikologiako ikasleak nortasunaren gaia aztertzen aritu gara. Eta ikasitakoa modu praktikoagoan lantzeko asmoz, LH 1. mailako ikasleek euren familiak irudikatzen egindako marrazkiak aztertzen izan gara ikasleekin eurekin.

Oso ondo pasatu dugu, asko ikasi dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez ikasleei gurekin hain jatorrak izateagatik.

Batxi 2koen azken txangoa

Ostegunean hilak 1 Lastur aldera jo genuen ikasturteko azken txangoan Agaiti Debaventurara joan ginen. Bertan Paintballean aritu ginen ordu pare batez.

Alemanian Zehar

ikasbidaiaBerlin

Ikasturte hasieran Berlinen izan ginen Batxilergo 2.mailako ikasleok.  Hilaren 5ean ekin genion Alemaniako hiriburura eramango gintuen bidaiari; 5 egun eta bizipen zirraragarriak bermatuak zituen bidaiari, hain zuzen ere. Egonaldiak iraun zuen bitartean ekintza ezberdin asko egiteko aukera izan genuen: The East Side Gallery, hau da, margotutako Berlineko harresiaren zatia, Parlamentua eta Brandenburgoko atea geure begien bistan izan genituen; baita judutarren auzoan, bertako etxeek babestuta, aurkitzen diren dendaz jositako patioak ere.

Zuzenbideko Ikasleen Solasaldia

zuzenbideaSolasaldia

Batxilergo 2. mailako Zuzenbideko ikasleok, joan zen apirilaren 21ean, Javi Perez oñatiar abokatua izan genuen gure gelan. Zuzenbideari buruz egin genizkion galdera guztiak erantzuteaz gain, bere lanbidearen inguruko xehetasunak azaldu zizkigun. Oso gustura aritu ginen berarekin eta gainera asko ikasi genuen. Mila esker Javi, eskaini zenigun arretarengatik!!!

Psikologiako Ikasleak 5 urtekoekin

psikologiakoIkasleak

Batxilergo 2. mailako Psikologiako ikasleak "Nortasuna"ren gaia lantzen ari gara eta Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako haurrekin egon ginen marrazkiak egin eta beraien lana aztertzen. Elkarrekin  jolastu eta abesteko aukera izan genuen. Oso gustura aritu ginen. Eskerrik  asko ikasleei eta andereñoari.

Gizarte Zientzietakoak Donostian

donostia

"Hirigintza"ren gaia landu ondoren Batxilergo 2. mailako Gizarte Zientzietako ikasleak Donostiara joan ziren ikasitakoa, hau da, hiriaren bilakaera bertan ikusteko. Bide batez, Urgulleko Historia Museoa bisitatu zuten. Irteera oso interesgarria izan zen.

 

Ekonomia eta Zuzenbideko Ikasleak Udaletxean

ekonomiaZuzenbidea

Apirilaren 13an Batxilergo 2. mailako Ekonomiako eta Zuzenbideko ikasleak Udaletxean izan ginen zergen eta aurrekontuaren inguruko gaiak lantzen. Udal Kontuen gaia daraman Paskual Elustondok eta Mikel Biain alkateak zergen ezaugarriak eta Oñatiko Udalaren aurrekontuaren inguruko informazioa eskaini ziguten. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Paskual Elustondori eta Mikel Biaini eskaini ziguten tarteagatik eta eman zizkiguten azalpen guztiengatik.

 

Gazte RS Jardunaldiak

gazteRS

Matxoaren 8an, Batxilergoko 2. mailako ikasleek Mondragon Unibertsitatearen Oñatiko fakultateak antolatutako GAZTE RS jardunaldietan parte hartu zuten. Gizarte erantzukizunari buruzko jardunaldi hauetan inmigrazioa, langileria, elbarriak eta gazteria izan ziren aurtengoan landutako gaiak. Gai hauen inguruko arazoa definitu eta horrentzako irtenbide bat proposatu, garatu eta aurkeztea izan da jardunaldi hauetan egindako lana.

Natur Artea Garaionekoekin

garaion

Azaroaren 24an Garaion Natura Elkartearekin batera, Auzolanartea ekimenean parte hartu zuten Batxilergo 2. mailako ikasleek. Bost ordu iraun zuen ekintza horretan, sormenaren inguruko tailer praktiko bat egin zuten hasieran. Ondoren, dinamika ezberdinen bidez, gazteek herriari adierazi nahi zioten mezua landu zuten. Jarraian kalera irten (Unibertsitate pareko zelaira) eta natur elementuak erabilita, beren ideiei  modu artistikoan eman zioten forma.

Batxi 2koen Irteera

justiziaJauregia

Azaroaren 25ean, Batxilergo 2 mailako Zuzenbideko ikasleak Donostiako Justizia Jauregira joan ginen eta auzitegian 4 epaiketa jarraitzeko aukera izan genuen. Maila bereko Mekanikako  eta Industria Teknologiako ikasleak, berriz, Oñatiko ULMA Construction lantegian izan ginen, eta bertako fabrikazio prozesua eta materialen saiakuntzak egiten dituzten laborategia ikusi genituen. Psikologiako ikasleak, aldiz, Donostiako "BCBL" garuna eta hizkuntzaren arteko erlazioa ikertzen duen zentroan izan ginen.

Orriak

RSS - batxi 2-era harpidetu