Pasa den urtarrilaren 19an, Mª Jose Lera, Golden 5 proiektuko koordinatzailearen bisita izan genuen Ikastolan. Golden 5 proiektuaren helburu nagusiena, guraso, ikasle eta ikastolaren artean lankidetza giroa sendotzea da. Horren eraginez, ikasleen lorpen akademikoak eta gelako giroa hobetzeaz gain, guztion arteko errespetua ere sustatzen da.