PENSOI Proiektuaren Hitzaldia
PENSOI proiektua haurren gain-pisuaren azterketan eta bere prebentzioan lan egiten duen ekimena da. Haurren pisuak eta loditasunak helduaroan dakartzan ondorioak gutxitu nahian PENSOI proiektuak Debagoieneko 6 eta 12 urte bitarteko haurrek duten gain-pisuaren prebalentzia edo joera aztertu du. Horren aurrean, ingurune eta jarrera osasuntsuak bultzatzen dituzte han eta hemen garatutako proiektuen bitartez eta sektore ezberdinak inplikatuz.
Datorren ekainaren 4an Santa Ana antzokian PENSOI proiektu honen inguruko hitzaldia eskainiko da arratsaldeko 18:30ean.