lh 2.maila

2. mailakoak Txokolateixian

txokolateixia

Fermini eta Maddaleni, Txanelako gure bi protagonistei, denboraren makina hondatu zaienez, mekanikariarengana joan dira eta gu, beraiei esker, kuxkuxero hutsak bihurtu garenez, pasa den egubakoitzean Oñatiko ʺTxokolaterixaraʺ joan ginen txokolatea nola egiten den jakiteko asmotan. Han, Antonek eta Nagorek, txokolate beltzarena, txokolate zuriarena, eta esnedun txokolatearen azalpen interesgarriak emateaz gain, aukera eman ziguten kakaoa  ukitu, ikusi, usaindu eta PROBATZEKO! Uhmmmm! ZE GOXUA!

2. mailakoak Urbieta Baserrian

urbieta

Udaberria heldu denez, eta eguraldi dotorea aprobetxatuz, apirilaren 16ean URBIETA baserrira bisitalditxo bat egin genuen.

Han Nievesek eta Antoniok baratza eta bertako produktu zoragarriak erakusteaz gain (zerbak, apioak, berakatzak, uhazak, porruak...) sasoi honetan baratzeko lanak zeintzuk diren ere azaldu zizkiguten (lurra landu, lurra simaurrez gozatu, landareak birlandatu, landareak ureztatu...). ZORIONAK Nieves eta Antonio! Segi horrelako kalitatezko produktu osasuntsuak oñatiarroi eskaintzen! MILA ESKER!

Boga Boga Marinela

oriokoBalea

Joan zen astean BOGA BOGA MARINELA gaiarekin zerikusia duen “Orioko balearen ehiza” antzezlana gaztelekuan plazaratu genuen Lehen Hezkuntzako 2. mailakook. Bertsoak, abestiak, dantzak, ... izan zituen osagai. Gure familiakoak gonbidatu genituen. Ikusle asko gerturatu eta haien txalo ugari jaso genituelako, gure esker beroenak. Guk ere oso ondo pasatu genuen. Hemen argazki batzuk.

Orriak

RSS - lh 2.maila-era harpidetu