lh 6.maila

6. mailakoak Ezpeleta lantegian

Ezpeleta

 “Udazken Kulturala” hamabostaldiaren barruan garai batean Oñatin zeuden guardasol lantegietatik geratzen den bakarra, Ezpeleta, hain zuzen ere, bisitatzeko aukera izan dugu. Elisendak eta Susanak esan diguten bezala, Ezpeleta lantegia 1935ean sortu zen eta punta-puntakoa izatera heldu da bertako langile-taldea lankidetzan aritzen delako. Guardasolgintzaren prozesu osoa erakutsi digute, lehengaiak jasotzen dituzten unetik, egindako aterkiak zorroetan sartzen dituzten unera arte. Benetan artisau-lana egiten dutena.

Arantzazu Intzarekin Solasean

arantzazuIntza

Bizidunak gaiaren barruan “Ugalketa bizi-funtzioa” aztertu ondoren, sexu-heziketa lantzen aritu gara. Hori dela  eta,  Arantzazu Inzarekin solasaldia izan dugu. Aurkezpena eta hainbat bideo ikusi eta landu ondoren, makinatxo bat galdera egin diogu ikasleok gure jakin-mina ase guran.
Oso arratsalde probetxugarria izan da!
Mila esker, Arantzazu, hurrengoan ere dei egingo dizugu.

6. mailakoak Basoan

basoan

LHko 6. mailako ikasleak Natur Eskolara joan gara basoko ekosistema aztertzera. Haritzak, pagoak, gorostiak, landareak, xomorroakJ hainbat bizidun eta bizigabeen artean ibili gara.

Lan interesgarria benetan, asko ikasi dugu!!!

Mugikortasun Segurua

mugikortasuna

Egun hauetan bide-hezkuntza saio batzuk izan dituzte LHko 5.eta 6. mailakoek Eñaut udaltzainaren eskutik. Mugikortasun seguruaren inguruko bi saio teoriko landu ondoren, bizikletan Oñatiko kaleetan zehar ibilaldi bat burutu dute.

Ikasleen esanetan oso esperientzia aberasgarria izan da. Eñautekin ere oso harreman polita izan dute.

6. mailakoak Zuhatzan

6Zuhatza

LHko 6.mailakoak, maiatzaren 13an, Gasteizko Artium museora joan ginen. Bertan arte garaikidea azaldu ziguten eta hainbat artelan aztertu genituen. Ondoren, tailerrak egiteko aukera izan genuen, barnean daramagun artista sena kanporatzeko. Handik Zuhatzara joan ginen.

Zuhatzan uretako ekintzak egiteaz gain, elkarrekin jolastuz harremanak sendotzeko aukera paregabea izan genuen.

Oso ondo pasatu genuen.

Ni Zu bezala

zuni

LH 6.mailako ikasleak NiZuBezala Gureak Taldeak antolatu duen programan parte hartu dugu. Lehendabiziko sesioan,otsailaren 25ean, Atzegiren laguntzaz ezgaitasuna dutenenganako sentsibilizazioa eta gerturatzea eragitea izan da helburua. Bigarren sesioan, otsailaren 27an, eskualdeko Gureak lantoki bat bisitatu eta ezgaitasunak dituzten pertsonekin kontaktuan jarri gara. Lanari eta bizitzari aurre egiteko esperientziak trukatu ditugu. Oso aberasgarria izan da.

Orriak

RSS - lh 6.maila-era harpidetu