Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko kanpainan Txantxiku Ikastolako ikasleek ere esku hartu dute. Haur eta gazte guztiek liburu eta ilustratzaile bat en aldeko hautua egiten dute.
Apirilak izaera literarioa du. Izan ere, apirilaren 2a Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Eguna izan ohi da eta apirilaren 23a Nazioarteko Liburu eguna da. Horregatik bozka eguna apirilean izaten da beti, baina ez derrigorrez egun horretan.