dbh

DBH-ko irakasleek formazioa izan dute ‘Harremanak’ elkarteko kideekin

Irakasleen eta ikasleen arteko harremanak nola hobetu daitezkeen lantzeko asmoz, DBH-ko irakasleek formazio saioa izan zuten asteazkenean Harremanak elkarteko Olatz Berastegi eta Mireia Agirre psikoterapeuta eta psikologoekin.

DBH-ko ikasleak proiektuka lanean

Aurten, DBH-ko ikasleak kurtsoari bukaera modu desberdin batean ematen ari dira. 1., 2. eta 3. mailako ikasle guztiak nahastu eta talde desberdinetan banatu dira mota guztietako proiektuak gauzatuz: batzuk sendabelarren inguruan ikertatxoa egiten ari dira, besteak TTAK euskara taldearen etorkizunerako eginbeharrak zehazten dabiltz, arropa zaharrei bigarren bizi bat ematen ari zaion taldea ere badago, laburmetraia egiten, ikastola garbitzen… Mota guztietako lanak, adin desberdinetako ikasleak elkarren artean gehiago ezagutu eta konfidantzazko giroa sortzeko.

Road Show emanaldia

roadShow

Trafiko-istripuen larritasunaz jabetzeko, urriaren 29an DBH4 eta Batxilergoko ikasleek ROAD SHOW izeneko emanaldian izan ginen Santa Ana antzokian. Emanaldian trafiko istripuak gertutik bizi izan dituzten pertsonen testigantzak ezagutzeko aukera izan genuen bertaratutako guztiok. Udaltzaingo, suhiltzaile, osasun arloko langile desberdinak eta zauritutakoak izan ziren protagonista. Eta errepidean arduratsu ez  jokatzeak  zein ondorio larri ekarri ditzakeen gertutik ezagutzeak benetan hunkitu gintuen.

RSS - dbh-era harpidetu