ikastolaren astea 2016

SORTZETIK BIZITZERA, MILA ESKER!

ikastolarenEguna

Haur baten gisara sortzetik bizitzara igaroa, berrogeita bederatzi urteko haur heldua -itxuraz bakarrik zaharkitua- baina modernoa. Askoren izerdiz sortua eta askoren etengabeko ahaleginak bizirik mantentzen duena: hori, gure Ikastola. Inoiz amets izan zena, egia bihurtua! Eta beste urte batez ospakizun erraldoia: Txantxiku Ikastolaren Astea! Pasa den astekoa, a zer nolako bidaia! Aste betean 49 urte gogora! 

Sahara eta Nepal Lagunduz

nepalLagunduz

Aurten ere Txantxiku Ikastolaren Eguneko ospakizunen artean Bidezko Merkataritza denda jarriko dugu apirilaren 22an eta 23an Txantxiku Ikastolako aretoan. Bertan salduko diren produktuak garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateek egindakoak dira eta bitartekaririk gabe erosi ahal izango ditugu. Lan hau egiteagatik jasotako dirua SAHARAra bidaliko da. Ziur gaude bertara gerturatuko zaretela.

Sahararako Eskola Material Bilketa

eskolaMateriala

Datorren astean, apirilaren 18tik 22ra Munduko Hezkuntzaren Astea ospatuko da. Hori dela eta Txantxiku Ikastolan Saharako haurrentzat eskola materialaren bilketa egingo da. Ikasleek beraien geletara ekar dezaketen materiala honako hau da: margoak, arkatzak, boligrafoak, koadernoak... ALDEZ AURRETIK MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK!!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Emanaldia

amalur

Ikastolaren astea apirilaren 18tik 24ra bitartean ospatuko dugu aurten eta HEMEN duzue antolatu ditugun ekintzen egitarau osoa. Aurten ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bisita izango dugu eta bere azken ikuskizuna, AMALUR, aurkeztuko digute.
Emanaldia apirilaren 23an izango da, larunbata eta 2 saio egongo dira, lehenengo saioa 16:30ean eta bigarrena 18:30ean. Ikuskizun honetarako sarrerak ostegunean, apirilaren 14an jarriko dira salgai ikastolako idazkaritzan. Jarraian duzue informazio zabalagoa sarrera salmentaren inguruan:

Sukaldatuz Programa

sukaldatuz

Jakina da, sukaldatzen duen gizarte batek elikagaiez disfrutatzen duela; sasoiko elikagaiak erosiz, oso produktu industrializatu gutxi kontsumitzen dituela, eta elikadura orekatu eta osungarriagoa daukala. Horregatik funtsezkoa da sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea. Helburu honen harira, apirilaren 18tik 24ra eta Ikastolaren Astearen barruan SUKALDATUZ programaren edizio berri bat izango da. Basque Culirary Center-ek eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatuta, 6.

RSS - ikastolaren astea 2016-era harpidetu