Sukaldatuz Programa
Jakina da, sukaldatzen duen gizarte batek elikagaiez disfrutatzen duela; sasoiko elikagaiak erosiz, oso produktu industrializatu gutxi kontsumitzen dituela, eta elikadura orekatu eta osungarriagoa daukala. Horregatik funtsezkoa da sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea. Helburu honen harira, apirilaren 18tik 24ra eta Ikastolaren Astearen barruan SUKALDATUZ programaren edizio berri bat izango da. Basque Culirary Center-ek eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatuta, 6. mailako ikasle eta gurasoek sasoiko produktuak sukaldatuko dituzte BCC-ko sukaldari profesionalek gidatuta. Ikasleek goizean erosketak egin beharko dituzte, gero bazkaria prestatu eta ondoren gertatutakoa jan. Gurasoen tailerra apirilaren 19an izango da, 17:30etik 19:30era, eta sasoiko produktuak erabiliz pintxoak nola gertatu ikasiko dute. Ondoren prestatutakoa etxera eraman ahal izango dute. Tailerrak PAGO-USO elkartean izango dira eta parte hartzeko izena hemen klik eginez eman beharko da.