Hotz Oñati

Hotz Oñatiren janari bilketan laguntzen

Hotz Oñatik, urtero legez, janari bilketa antolatu du herriko supermerkatuetan. Aurtengoan, eguenetik zapatura egingo dute kanpaina. Eta jasotako janaria Lesboseko errefuxiatuei bideratuko zaie.

Ekimen hau aurrera eramateko 100 bat lagunen partehartzea eskatu dute, eta Txantxiku Ikastolatik gure aportazioa egin nahi izan dugu. Batxilab proiektuetan Hotz Oñatirekin hasitako elkarlanari jarraipena emanez, Batxilergoko 1. mailako ikasleak boluntario gisa aritu dira eta oso esperientzia aberasgarria izan dela diote.

120 motxila eta itsulapikoak beteta

irrifuxiatuak

Gogoan izango duzue iazko ikasturte bukaeran ikasle talde baten ekimenez, “Sudurgorri” kanpaina aurrera eraman genuela Hotz Oñati elkarterako dirua bilduz. Orduan abiatutako bidetik, aurtengo ikasturtean ikasle talde berdinak Hotz Oñati elkarteari (Siriako errefuxiatuak helburu) bere ekimenetan berriro laguntzea erabaki du, eta benetan lortu ere! Zuen eskuzabaltasunari esker 120 motxila solidario osatzea lortu dugu Txantxiku Ikastolan eta bertan jarritako itsulapikoetan 505€ bildu ditugu! Zorionak guztioi eta mila esker egindako ekarpenengatik!!!

"Irrifuxiatuak" kanpaina

irrifuxiatuak

DBH 4. mailako ikasleak Siriar errefuxiatuei laguntzeko kanpaina batean murgilduta daude. Horretarako ekainaren 6, 7 eta 9an ekintza desberdinak egingo dituzte. Ekainaren 6an gelaz gela informazioa zabalduko dute. Ekainaren 7an sudur gorri bat euro baten trukean banatuko dute geletan eta ostegunean, berriz, arratsaldeko 16:30ean ikastolako patioan egingo dute sudurren salmenta. Bildutako diru guztia HOTZ OÑATI taldeari bideratuko diote. Informazio gehiago topa dezakezue Facebook-eko SUDUR GORRIAK orrialdean.

RSS - Hotz Oñati-era harpidetu