lh 1.maila 16-17

Gorputza zain dezagun

lh1_askariak

“Gorputza zain dezagun” gaiaren harira 1. mailakoen geletan hamaiketako eta askari osasuntsuak antolatzen ibili ginen. Prestatu aurretik, jakien piramideari begiratuta, ahalik eta bihotz gehien zituztenak aukeratzen saiatu ginen. Egun batzuk geroago, guztia prest zegoela, jatea besterik ez zen falta izan. Ummm, ze goxoa…!!! Handik egun batzuetara, Arantzazu Ugarte sendagilea izan genuen ikastolan.

1. mailakoak Natur Eskolan

Joan den astean, otsailaren 6, 7 eta 8an, 1. mailako ikasleok Natur Eskolan egon ginen. Taloa egiten ikasteaz eta dastatzeaz  gain, lehen- gizakien  bizimodu eta ohiturei buruz gehiago ikasi genuen. Mila esker Aimar, Maite, Idoia eta Imanol gurekin izan zenuten hurbiltasuna eta goxotasunagatik!

ARGAZKIAK HEMEN IKUSGAI

Jungle Fever Antzerkia

JUNGLE FEVER

Joan al zarete inoiz arrantzara oihaneko erreka batera?

Haur Hezkuntzako 5 urteko, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok “Jungle Fever” izeneko ipuina entzun eta interpretatu genuen. Tam eta Oskar oihanean bizi ziren eta beraiekin batera oihanera joan ginen. Lehoiarekin hainbat tirabira izan eta gero, azkenean lortu genuen hark lapurtutako arrainak jatea! Lehoia ez ezik, elefantea, loroa, tximinoa eta beste hainbat animalia ere ezagutu genituen. Zer nolako abenturak!!!

RSS - lh 1.maila 16-17-era harpidetu