hh 4 urte 17-18

4 urtekoak eztia dastatzeN

Maiatzaren 25ean, Joxe Ramon Axpe izan genuen ikastolan erleei buruz hitz egiten. Hauen ezaugarriak pixka bat gehiago ezagutu eta beraien lanari esker eztia nola sortzen den eta zertarako balio duen ikasi genuen. Bukatzeko, berak ekarritako ezti goxoa dastatu genuen. ESKERRIK ASKO JOXE RAMON!!!

ARGAZKIAK

4 urtekoak Izenaduban

Maiatzaren 23an Izenaduban (Mungian) izan ginen Haur Hezkuntzako 4 urteko neska-mutikoak. Bertan euskal mitologiako pertsonaiak ikusi eta horietako batzuekin egoteko aukera izan genuen: Olentzero, Mari Domingi, Tartalo, Basajauna, lamiak, sorginak, galtzagorriak… Ederto pasa genuen eguna!!!

ARGAZKIAK

4 urtekoak Miel artzainarekin berbetan

Aurreko astean, Azpilletako Miel bi artzain txakurrekin, Lagun eta Gorri, etorri zen ikastolako patiora eta ardiei buruzko hainbat kontu bitxi kontatu zizkigun. Ondoren, txakurren erakustalditxo bat ikusi genuen eta Mielek emandako aginduak nola betetzen zituzten ikusi ahal izan genuen. Oso gustura egon ginen. ESKERRIK ASKO MIEL!!!

ARGAZKIAK

4 urtekoak gure gorputza ezagutzen

Hilabete honetan, gorputzaren gaiaren inguruko hainbat jakinmin asetu nahian, guraso batzuk gonbidatu ditugu eta irteera bat ere egin dugu. Egun batean, Txokolateixako Oihana eta Anton izan genituen gurekin. Beraiek, txokolate mota ezberdinen osagaiak azaldu ondoren, dastatzeko aukera ieman ziguten. Beste egun batean, Jordi erizainaren bisita izan genuen gure gorputzeko hainbat atalen funtzionamendua esperimentatu eta ezagutzeko. Zenbat gauza ikasi ditugun. Mila esker hiruroi!!!

4 urtekoak eta Anbotoko sorgina

Joan den egubakoitzean, Anbotoko magalean jaio eta bizi izan den Alaia Baseta ikastolara etorri zen 4 urteko neska-mutikoei Anbotoko sorginaren istorioak kontatzera. Mariren inguruko hainbat bitxikeria ezagutu genituen guztiok Alaiari esker. Arratsalde ederra pasatu genuen! Eskerrik asko Alaia!!!

3, 4 eta 5 urtekoak udazkenaz gozatzen

Udazkenean gaudela eta, urtaro honek eskaintzen dizkigun berezitasunak landu ditugu: naturaren aldaketak, eguraldia, fruitu bilketa, animaliak... Horrela, hilabete honetan zehar, hainbat ekintza burutu ditugu: ipuinak kontatu, zuhaitzak behatu, hostoak batu, orbelarekin jolastu, eskulanak egin... Zenbat ikasi dugun!!!

3 URTEKOEN ARGAZKIAK IKUSI

4 URTEKOEN ARGAZKIAK IKUSI

4 urtekoak liburutegian

4 urteko neska-mutikoak, aste honetan, Udal liburutegira joateko gobidapena jaso dugu. Bertan, liburutegiko funtzionamendua aurkeztu ondoren, Aurorita ipuin kontalariak hainbat ipuin zoragarri kontatu dizkigu. Zein ederto pasatu dugun!!!

ARGAZKIAK IKUSI

RSS - hh 4 urte 17-18-era harpidetu