batxi 2 17-18

Unai Kortabarria Administrazioko ikasleekin

Batxilergo 2. mailako ikasleok Administrazioko ikasgaian lantzen ari garen unitate didaktikoaren jarduera zela eta, joan zen apirilaren 20an, Oñati Udaleko Enplegu Zerbitzuko Unai Kortabarriarekin ikastolan egoteko aukera izan genuen. Enplegu teknikariak zerbitzuari buruzko azalpenak eskaintzeaz gain, gure galderak ere erantzun zituen. Mila esker Unai, eskainitako arretagatik eta gurekin izan duzun begiruneagatik.

Enpresaren Ekonomia ikasgaikoak udaletxean

Batxilergo 2. mailako Enpresaren Ekonomia arloko ikasleok apirilaren 17an Udaletxean izan ginen. Udal Kontuak daramatzan Paskual Elustondok eta Mikel Biain alkateak, besteak beste, Oñatiko Udalak nondik lortzen dituen diru-sarrerak eta horiek non gastatu eta inbertitzen dituen azaldu ziguten. Eskerrak eman nahi dizkiegu Paskual Elustondo eta Mikel Biaini eskaini ziguten tarteagatik eta emandako azalpen guztiengatik. Mila esker.

Batxilergo 2.mailako ikasleak Donostian

Pasa den ostiralean, apirilaren 13an, Batxilergo 2. mailako ikasleak Donostiara joan ziren "Oroimen Historikoa" izenburu duen ibilbidea egitera eta Urgulleko "Donostiako Hiriaren museoa" ikustera. Ekintza honen bitartez, gure hiriburuaren historia gehiago ezagutzeko aukera izan zuten.

 

Javi Perez Batxilergo 2.mailakoekin

Batxilergoko 2. mailako Administrazioko ikasleok, joan zen martxoaren 27an, Javi Pérez oñatiar abokatua izan genuen gelan. Bere lanbidearen inguruko xehetasunak azaldu zizkigun eta Zuzenbideari buruz egin genizkion galdera guztiak erantzun zizkigun. Oso gustura egon ginen berarekin eta gainera asko ikasi genuen. Mila esker, Javi, eskaini zenigun arretarengatik!!!

Internet segurtasunez erabiltzeko hitzaldiak

Batxilergoko 2. mailako IKT ikasgaiko ikasleak azken hilabeteotan Internet eta sare sozialen segurtasuna aztertu dugu gelan. Gaiak duen garrantziaz jabeturik, LH 6.maila eta DBH 1. mailako ikasleengana gerturatu dira hitzaldi eta jarduera desberdinak egitera. Saioetan ordenagailu edo mugikorrarekin aritzerakoan kontutan hartu beharreko zenbait gomendio interesgarri partekatu dituzte.

Psikologiako ikasleak 5 urtekoekin

Aurten ere, Batxilergo 2.mailako Psikologiako ikasleak nortasunaren gaia aztertzen aritu dira eta 5 urteko haurren marrazkiak ikusi eta landu dituzte. Oso ondo pasatu dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz bihotzez.

Batxilergo 2.mailako ikasleak "Ur Handitan" saioan

Azterketetan murgildu aurretik, Batxilergo 2.mailako Ane Arabaolaza, Josu Barrena, Ekhiñe Mendi eta Manex Urrutia ikasleak Xabier Madariaga kazetariak gidatutako “Ur Handitan” saiorako grabaketetan parte hartu zuten.

Batxilergoko 2.mailakoen irteerak

Joan zen azaroaren 29an Batxilergoko 2. mailako Administrazio, Psikologia eta Teknologiako ikasleok irteera desberdinak izan genituen. Bi talde Donostiara joan ginen eta beste bat Oñatin gelditu zen. Donostian, Administraziokoak, Justizia Jauregian hiru epaiketatan egon ginen eta bertako jarduera nolakoa den ezagutzeko aukera izan genuen; Psikologiakoak BCBL zentroan gure garunaren funtzionamendua nola aztertzen den ikusi genuen eta, Oñatin, Teknologiakoak Garay enpresan ekoizpen prozesuak zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen. Egun ederra izan genuen guztiok.

Batxi 2ko ikasleak Bidane Arregirekin

Batxilergoko Psikologiako ikasleok Txantxiku Ikastolako Psikologoa den Bidane Barrutiaren bisita izan genuen. Benetan gustura aritu ginen solasean eta eskerrak eman nahi dizkiogu denon partez eskainitako denborarengatik.

RSS - batxi 2 17-18-era harpidetu