Maiatzaren 29an, Izenaduban izan ginen 4 urteko neska-mutikoak. Bertan euskal mitologiako pertsonaiak ikusi eta beraiekin hitzegiteko aukera izan genuen: Olentzero, Mari Domingi, Basajaun, etab...
Pasa den maiatzaren 24an, Jose Anjel Urkia eta Pepi Zumalde izan genituen ikastolan erleei buruz hitz egiten. Hauen ezaugarriak ezagutu eta erlautzari buruz jardun zuten. Eztia nola sortzen den eta zertarako balio duen ikasi genuen. Oso gustura egon ginen. ESKERRIK ASKO BIKOTE!!!
Pasa den martxoaren 29an Mirenen bisita izan genuen. Hortzak nola garbitu eta zaindu behar diren erakutsi zigun eta oso gustora jardun genuen, berak oparitutako hortzetako eskuilekin! Ze pozik egon ginen Mirenekin!!!!
Udazkeneko egun zoragarri bat aprobetxatuz, arratsalde pasa irten ginen zuhaitzak behatzeko, udazkeneko koloreaz gozatzeko, hostoak batu eta orbelarekin jolasteko, EDERKI PASATU GENUEN!!!
4 urteko neska-mutikoak, aste honetan, Udal liburutegira joateko gobidapena jaso dugu. Bertako funtzionamendua aurkeztu ondoren, Aurorita ipuin kontalariak hainbat ipuin zoragarri kontatu dizkigu. Zer ederto pasatu dugun!!!
Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu genuen ostiral goiza beste urte batez. Aurten, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako ikasleak izan ziren parte-hartzaileak.