3 urte

2 eta 3 urtekoak San Juan sua ospatzen

San Juan, San Juan berde, danboliñerua...Azken asteetan 2 eta3 urtekoak elakerrekin aritu gara jolas ezberdinak eginez. Oraingoan, San Juan eguna gainean dugula aitziki hartuta, gure san juan su propioa egin dugu. Bere inguruan kantuan eta gainetik saltoka ibili gara.

3 urtekoak Berezaon

3urtekoak

Martitzen arratsaldean, 3 urteko ikasleak autobusez  Berezao auzora hurbildu ginen bertako inguruaz gozatzeko asmoarekin. Baserriak, errekatxoak eta loreak, traktoreak eta etxabere ugari ikusi genituen. Han zebiltzan oiloak, txakurrak, astoak, ardiak eta zaldi txikiak.... Zeinen ederki pasa genuen!!

Klik egin irudiaren gainean egun horretako argazki guztiak ikusteko.

Janariak Ezagutzen

janariak3urte

Hiru urteko ikasleok janarien gaia landu dugu,hori dela eta ekintza desberdinak egin ditugu: arrandegira bisita, arrain mota desberdinak ikusi eta horien ezaugarriak azaldu dizkigute. Bestalde, fruten merienda ere egin dugu: sagarrak, madariak, marrubiak... dastatu eta jan ditugu. Oso goxoak zeuden eta primeran pasa dugu.

Egin klik beheko irudian argazki guztiak ikusteko.

Baratze Urbano Ttipia

"Jaten duguna garela" aspaldiko kontua da. Baina, ba al dakigu zer jaten dugun? Nondik ote datoz etxean, ikastolan... mahai gainean prest izaten ditugun barazki goxoak? Eta hortik ideia...

3 urtekoak janariekin

arraindegia

HHko 3 urteko ikasleak janarien gaia landu dugu. Hau dela eta, hainbat ekintza burutu ditugu hilabete honetan zehar: goiz batean denda ezberdinak bisitatu genituen (arraindegia, harategia eta frutategia), ondoren frutategian erositako marrubi eta platanoekin batido goxo bat prestatu genuen eta azkenik, arratsalde batez Ikastolako jantokian fruten merienda egin genuen. 

3 urtekoak txorimaloa egin dogu Ikastolako orturako

txorimaloa

Gelan BARATZA gaixa landu ondoren, Bustinzulon ikastolakuok dakun ortua ikustera fatia pentsau geben, bertan landatuta dagozen letxuga, tomate, pipar eta gainerakuak ikustera. Eta txorimalo bat egitten badogu??? esan gotzan elkarri. Esan eta egin. Ba... fan giñan ortua ikustera eta baitta txorimalua egin be. Hantxe itxi geben tente-­tente, ortua zainketan.

3 urtekoak Arantzazun

arantzazu

Fan zan eguenian, hilak 5, 3 urtekoak Arantzazura fan ginan, arratsalde pasa, meriendia aldian hartuta. Lehenengo ibilalditxoa egin geben itsu eta elbarrientzat egokittu dauen ibilibidetik eta inguruko paraje ederrak ikusteko aukera izan geben. Ondoren, parkian meriendaittiaz gain, jolasian aritu giñan. Arratsalde pasa ederra!!!

3 urtekoak, JAN, JAN eta JAN !

janaria_3urte

Janarien gaiaren inguruan hainbat jarduera egin ditugu: arraindegia bisitatu, supermerkatu baten erosketak egin eta parkean hamarretakoa jan, frutak etxetik ekarri eta jantokian frutekin merienda egin, MAITE gure nutrizionistarekin kontu-kontari... 

UMMM..., ZE GOXOA DAGOEN DENA!

RSS - 3 urte-era harpidetu