Gabonetako oporrak hartu aurretik, ikastolako ikasle guztiek gabon giroko ospakizunak izan zituzten. Txikienek Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso zuten ikastolan bertan. Beraiekin tartetxo bat hitz egiteko aukera izan zuten guztiek eta 24 gauerako lan ugari jarri zieten! Haur Hezkuntzako ikasleekin egon ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleekin abiatu ziren biak San Martineruntz, bertatik kalejiran herriko erdigunea zeharkatuz gabon kantuak abestuz. Eguerdi aldera iritsi ziren guztiak plazara, eta ordurako DBH 2.mailako ikasleek San Tomas azoka berezia prest zuten.