Atzo arratsaldean Elkar sarien bosgarren sari emate ekitaldia ospatu zuen Elkar Fundazioak Adunako egoitzan. Ekitaldian, hil berri zaigun Joan Mari Irigoien idazlea izan zuten gogoan eta hari omen eginez, bi sari banatu ziren. Lehen saria Ibilbideari Elkar saria izan zen, eta Ikastolen Elkarteari eman diote aurtengoan. Ikastolen Elkartearen izenean Koldo Tellitu lehendakariak eta Jose Luis Sukia zuzendari nagusiak jaso zuten saria, Jon Jakaren eta Joxemari Sorsen eskutik.