DBH 2. mailako ikasleok bigarren PROIa amaitu dugu: Sar Dadila Kalabazan. PROIan zehar “Nola lagundu diezaiokegu euskarari datozen garaietara moldatzen?” galdera gidaria erantzuten ibili gara. Horretarako euskararen bilakaera historikoa ikasi dugu: euskaren mugarri nagusiak zein izan diren, zein oztopo izan dituen eta nola egin zieten aurre garaiko euskaldunek. Ostean, gaur egungo eta etorkizuneko erronkak identifikatzen egin dugu lan eta euskarak irauteko nola lagun diezaiokegun hausnartu dugu. Amaiera emateko, astelehenean, Hidenao Dohino gonbidatu genuen.