kilometroak

TANTA boletoen zenbaki saritua: 43.939

TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroen zozketa urriaren 21ean egin zen, asteazkenean. Andres Urrutia notario jaunaren aurrean egin zen zozketa, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 043.939. Ordezko zenbakia 017.203 da.
Adi, zenbaki saritua duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu baita!

MENDIMETROAK ospatuko dugu domekan

Aurtengo Kilometroak jaia osatzeko eta iaz Oñatin hasitako bideari jarraipena emateko, aurtengoan ere, Gipuzkoako ikastolako guztiok MENDIMETROAK ekimenean parte hartuko dugu. Ekintza hori maiatzaren 20an ospatuko dugu Oñatin. Txantxiku ikastolakook Gorgomendira, Aloñako gurutzera joango gara. Arrakastatsua izan dadin, guztion, IKASLE, GURASO, LAGUNTZAILE eta LANGILEon parte hartzea ezinbestekoa izango da. Beraz, anima zaitezte, eta zatozte igandean, Gorgomendira!

Klikmetroak, Egin Zure Metroa

klikmetroak

Kilometroak 2015aren barruan aurkeztu zaigun KLIKMETROAK ekimenak inklusibitatearen aldeko metro birtuala egitea proposatzen digu. Udarregi Usurbilgo Ikastolak osatu duen zirkuitu birtualari ahalik eta bira gehien ematea da helburua.

Kilometroetarako Erronkalariak

erronka

Datorren urriaren 4an Usurbilen ospatuko da Kilometroak jaia eta azken urteotan bezala, DBH 3 eta 4. mailako ikasleei zuzendutako ERRONKA lehiaketa izango da. Txantxiku Ikastolatik ordezkariak izango ditugu aurten ere ikastolen arteko lehiaketa honetan. Parte-hartzaile guztiek aurkezpen bideo bat egin behar izan dute lehiaketan lehenengo puntuak eskuratzeko eta gure ordezkariek botoak behar dituzte.

Kilometroak 2015. GATTUNK

kmk15

Dakizuen moduan, urriaren 4an Kilometroak 2015 ospatuko da Usurbilen eta hara joateko Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi ikastolok familientzat autobusa antolatu dugu. Irteera honen helburuak honoko hauek dira: ikastolen jaiekin bat egitea, familia giroan ondo pasa eta bailarako ikastolen arteko elkarlana bultzatzea. Hona hemen, autobusaren inguruko informazioa:

IZEN EMATEA ZABALIK DAGO IRAILAREN 28rarte, ASTELEHENA.

Kilometroak 2017 Oñatin

Kilometroak

Metro erdika, metroka, KILOMETROAK dira, alai eta saltoka goazen jira-bira...

Urte bi barru Kilometroak antolatzeko behin behineko esleipena egin berri du Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak eta Oñatiko Txantxiku Ikastolari eman dio ardura. Hortaz, hark antolatuko du 201 7ko urriko lehen domekan, hilaren 1an, Oñatin, Kilometroak 2017.

Kilometroak 2014 Orion

Erronka2014

Urtero legez, jaiekin batera pasa da Kilometroak 2014 eguna. Pasa den domekan jendetza handia bildu zen Orion Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaian. Orioko herri ikastolako kideak pozik azaldu dira egun horretan herrian barrena zabaldu zen giro atsegina eta euskaltzalearekin. Goizeko lehen orduetako euri tantek ez zuten egun paregabe hura eta bertaratutakoak otzantzerik lortu, ezta Erronka lehiaketan parte hartu zuten gure ikasleak ere.

Herria Txikota zozketaren sariak

GureZozketa
GURE ZOZKETA ekimeneko poltsiko egutegi-zenbaki saritua:
  • SARITU NAGUSIA: 30.293
  • ORDEZKO ZENBAKI SARITUA: 74.707

AUTO ZOZKETA ekimenaren aurtengo zenbaki saritua:

  • SARITU NAGUSIA: 16.892
  • ORDEZKO ZENBAKI SARITUA: 16.432

Orriak

RSS - kilometroak-era harpidetu