DBH 4.mailako ikasleen bidaiak

Teknologiako ikasleak Italian izan dira, apirilaren 8an abiatu eta 12an itzuli ziren etxera. Milan, Bergamo eta Verona bisitatzeaz gain, Leonardo da Vinciren hainbat asmakizun aztertu zituzten Milango zientzia museoan. Ederki ibili dira guztiak Italian eta, Oñatira bueltatzean, bidaian ikusi eta ikasitako guztiarekin teknologiako proiektu bat burutu beharko dute datozen asteetan.

Frantseseko ikasleei aldiz, martxoan gure artean izan genituen Karaez-eko Diwan Lizeoko ikasle bretoiei bisita itzultzeko unea iritsi zitzaien. Apirilaren 9tik 16ra bitartean han izan dira, Oñatira etorri zirenean egindako lagunekin aste betez Bretainiako inguruak eta ohiturak ezagutzen. Horretaz gain, hainbat ekintzatan parte hartu zuten elkarrekin. Frantsesa hizkuntza praktikatu eta bretoiera ezagutzeko aukera ederra izan da! Kenavo lagunok!

ARGAZKIAK