1. eta 4.mailakoak sorosle
Lehenengo eta laugarren mailako ikasleak “Gorputza” gaia ikuspegi desberdinetatik lantzen ari gara. Gaiari buruz hainbat galdera sortu zitzaizkigun, besteak beste, zer egin dezakegu pertsona bat lurrean etzanda ikusten badugu? Nola lagundu? Galdera horiei erantzuteko, gurasoen artean ditugun mediku eta erizainekin harremanetan jarri eta eurak eskainitako laguntzari esker, gelan saio bana antolatzeko aukera izan genuen.
Lehendabizi, konortea galduta eta arnasa hartzen duen pertsona bat aurkituz gero, zer egin behar den ikasi genuen. Bikoteka, egoera horretan dagoena alboko segurtasun jarreran nola jarri behar den irakatsi ziguten. Ondoren, masaje kardiakoa nola egin eta ikusi eta praktikatu genuen. Azkenik, Heimlich maniobra nola egiten den eta desfibrilidadorearen erabilera ikusteko aukera ere izan genuen. Mila esker, Ekhiñe, Itziar, Lierni, Nerea eta Tania. Zuen laguntzarik gabe ezin izango genituen saioak aurrera eraman eta hainbeste ikasi. Orain laguntza emateko prest gaude. Bikainak zarete!