Going camping!

Aurreko astean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok Iturrigorrin izan ginen. Ingeleseko klaseetan 'Going camping' istorioa landu dugu, eta, bertan, gure protagonistek izaten dituzten abenturak bizitzeko asmoz joan ginen Iturrigorrira kanpin dendetan gaua igarotzera. Eguraldia lagun, ederki pasatu genuen; errekan bainua hartu, inguruak aztertu, kanpin dendatan lo egin… eta nola ez, ingelesez arituz. Eskerrik asko 3. mailako gurasoei kanpin denda eta motxilekin eman diguzuen laguntzagatik!

Etiketak: