6. mailakoen Arte Galeria

6. mailako ikasleek gelan egindako artelanekin erakusketa bat antolatu dute mailako gurasoentzat eta LHko ikasleentzat. Horrekin, Lengua Castellanako UNA GALERÍA DE ARTE unitate didaktikoaren proiektua gauzatu dute. Erakusketa horretan buztinez, kartulinaz... egindako eta kontrastez betetako eskulanak ikusi ahal izan dira. Horrez gain, lan horiek gauzatzeko osatutako instrukzio testuak eta egileen biografiak erakutsi dituzte. Proiektuari amaiera emateko, gurasoak gonbidatu dituzte eta beraiek prestatutako MULTIMEDIA AURKEZPENAK erabili dituzte egindako lan guztien berri emateko. Esan beharra dago esperientzia aberatsa izan dela. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!!!!!