Birziklapen tailerra

Gabon aurretik, abenduaren 18an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ikastolako aretoan Birziklapen tailerra egin zuten Ines eta Mikel Gerekarekin. Horretarako plastikozko pote, tapoi eta hainbat material jasotzen aritu ziren gelan zenbait egunetan. Argazkietan ikus daitekeenez ederki ibili ziren irudimen eta sorkuntza lanetan eta oso lan politak burutu zituzten. Mila esker Ines eta Mikeli guregana etortzeagatik eta hainbeste gauza egiten erakusteagatik.