birziklapena

Murriztu-berrerabili-birziklatu

DBH 1. mailako ikasleok Udalako Ingurumen Eskolako lagunen bisita jaso dugu gaur, egubakoitzean. Objektuek sortzen dituzten hondakinak zein diren identifikatu dugu, eta erabilera bakarreko objektuek sortzen duten hondakin kantitatea izugarria dela konturatu gara. Beraz, horiek murriztu-berrerabili-birziklatu egin behar ditugula gogora ekarri digute. Norberak hondakin gutxiago sortzeko ohitura jasangarriak ere irakatsi dizkigute: edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea, konposta egitea…. Aurkezpen interesgarri batez eta ariketa praktiko batez osatuta egon da saioa.

 

Birziklapen tailerra

birziklapenTailerra
Gabon aurretik, abenduaren 18an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ikastolako aretoan Birziklapen tailerra egin zuten Ines eta Mikel Gerekarekin. Horretarako plastikozko pote, tapoi eta hainbat material jasotzen aritu ziren gelan zenbait egunetan.
RSS - birziklapena-era harpidetu