Orientazio saioak: MU

Batxilergo 2ko ikasleentzat Orientazio plangintzaren barnean antolatzen dugun bisita programaren hirugarren saioan, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola Politeknikotik etorri zitzaizkigun urtarrilaren 9an. Dituzten aukera eta berezitasunen berri eman ziguten aurkezpenean. Batetik, eskaintzen dituzten graduak zeintzuk diren eta, bestetik, erabiltzen duten metodologia zein den azaldu ziguten. Gainera, zer heziketa ziklo dituzten eta lan munduarekin nola uztartzen dituzten ere azaldu ziguten; bestalde, Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua zertan datzan ere argitu ziguten. Aurkezleen artean gure ikastolako ikasle ohiak izan genituen eta euren esperientziaren berri eman ziguten. Gure eskerrak denei.

Etiketak: