MU

Mondragon Unibertsitateko ikerlariekin solasaldiak

Mondragon Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlanari esker, ZTIMU HUB izeneko proiektua garatzen hasi dira Debagoiena eskualdean gaztetxoen artean zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatzeko asmoz.

MU-ra Bisita

teknologiaMU

Batxilergo lehen mailako ikasleok Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko fakultateko mekanika-tailerretara joateko aukera izan dugu aste honetan. Industria Teknologia gaiko programaren barruan, azken hiruhileko honetan, mekanizazio prozedurak lantzen aritu gara eta beraien artean, tornuan eta fresadoran aurrrera eraman daitezkeen operazioak ere ikusi ditugu. Ikastolan maila teorikoan gai hauek ezagutu ondoren, MUren eskutik, beraien tailerretan eta bertako irakasleek gidatuta, praktika batzuk egiteko aukera izan dugu.

Gazte RS Jardunaldiak

gazteRS

Matxoaren 8an, Batxilergoko 2. mailako ikasleek Mondragon Unibertsitatearen Oñatiko fakultateak antolatutako GAZTE RS jardunaldietan parte hartu zuten. Gizarte erantzukizunari buruzko jardunaldi hauetan inmigrazioa, langileria, elbarriak eta gazteria izan ziren aurtengoan landutako gaiak. Gai hauen inguruko arazoa definitu eta horrentzako irtenbide bat proposatu, garatu eta aurkeztea izan da jardunaldi hauetan egindako lana.

Orientazioa: MU-Enpresagintza

orientazioaEnpresagintza

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean laugarren bisita izan genuen urtarrilaren 16an. Oraingoan MUko Enpresagintza Fakultatetik etorri zitzaizkigun. Alde batetik, dituzten bi graduen (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) berezitasunak zeintzuk diren azaldu ziguten; eta, bestetik, bertan ikasten ari diren gure ikasle ohiek beraien bizipenen berri ere eman ziguten. Eskerrik asko guztiei.

Orientazio saioak: MU

orientazioaMU

Batxilergo 2ko ikasleentzat Orientazio plangintzaren barnean antolatzen dugun bisita programaren hirugarren saioan, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola Politeknikotik etorri zitzaizkigun urtarrilaren 9an. Dituzten aukera eta berezitasunen berri eman ziguten aurkezpenean. Batetik, eskaintzen dituzten graduak zeintzuk diren eta, bestetik, erabiltzen duten metodologia zein den azaldu ziguten.

RSS - MU-era harpidetu