Lege Soziologiako Institutuan
Urtarrilaren 14ean, bigarren hezkuntzako 5 ikasle David Davies ikerlariarekin bilduta egon ziren. David Davies Oñatiko Lege Soziologia institutuan lanean dabil azken hilabeteetan bere ikerlana aurrera ateratzen. Publizitatean genero estereotipoak nola ekidin daitezken aztertzen dabil David Davies eta interesgarria iruditu zitzaion herriko zenbait ikasleen iritzia ezagutzea. Honela beraz, Lege Soziologiako instutuaren bitartez gure ikasleetako batzuk gonbidatu eta haiekin bildu zen beraien ikuspegia ezagutzeko. Bilera ingelesez burutu zuten eta ikasleak gustora aritu ziren. Datozen asteotan ere beste bilera batzuk burutuko dituzte. Esperientzia oso interesgarria guztiontzat!