lege soziologia

Lege Soziologiako Institutuan

Urtarrilaren 14ean, bigarren hezkuntzako 5 ikasle David Davies ikerlariarekin bilduta egon ziren. David Davies Oñatiko Lege Soziologia institutuan lanean dabil azken hilabeteetan bere ikerlana aurrera ateratzen. Publizitatean genero estereotipoak nola ekidin daitezken aztertzen dabil David Davies eta interesgarria iruditu zitzaion herriko zenbait ikasleen iritzia ezagutzea. Honela beraz, Lege Soziologiako instutuaren bitartez gure ikasleetako batzuk gonbidatu eta haiekin bildu zen beraien ikuspegia ezagutzeko.

Lege Soziologiako ikasleekin

legeSoziologia

Urtero moduan aurten ere, DBH 3. mailako ingeles gaian lantzen den kultura aniztasunarekin lotuta, Soziologiako hainbat ikasle atzerritar izan dugu ikastolan beraien herrialdeetako kulturen berri ematen. Gure ikasleen galderak erantzun zituzten gustu handiz; guk geure dantza eta kantuak eskaini genizkien. Saioa bukatzeko guztiok elkarrekin argazkia atera genuen ikastolaren kanpoaldean eguraldi zoragarria aprobetxatuz. Mila esker bisitariei!!

RSS - lege soziologia-era harpidetu