Orientazioa: MU-Enpresagintza

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean laugarren bisita izan genuen urtarrilaren 16an. Oraingoan MUko Enpresagintza Fakultatetik etorri zitzaizkigun. Alde batetik, dituzten bi graduen (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) berezitasunak zeintzuk diren azaldu ziguten; eta, bestetik, bertan ikasten ari diren gure ikasle ohiek beraien bizipenen berri ere eman ziguten. Eskerrik asko guztiei.