Orientazioa: Saio bikoitza

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean, bisita bikoitza izan genuen joan zen astean. Alde batetik, Arte Ederretako fakultatetik etorri zitzaizkigun sorkuntza, kultura ondarea eta artearekin lotutako graduen berri ematera. Bestetik, Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolakoak ere etorri zitzaizkigun graduari buruzko xehetasunak ematera eta ondoren izango duten lan esparruaren inguruko hainbat kontu azaltzera. Mila esker guztiei.