Enplegu Zerbitzuak Ezagutzen

Asteazkenean Batxilergo 2ko ikasleok Zuzenbidean lantzen ari ginen Unitate didaktikoaren jarduera zela eta Bidebarrieta kalean dagoen Oñati Udaleko Enplegu Zerbitzuaren bulegoan izan ginen. Bertan Jesus Mari Ugarte teknikariak zerbitzuaren inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, gure galderak ere erantzun zituen. Mila esker Jesus Mari, eskaini diguzun tarteagatik eta gurekin izan duzun begiruneagatik.

Etiketak: