zuzenbidea

Zuzenbideko Ikasleen Solasaldia

zuzenbideaSolasaldia

Batxilergo 2. mailako Zuzenbideko ikasleok, joan zen apirilaren 21ean, Javi Perez oñatiar abokatua izan genuen gure gelan. Zuzenbideari buruz egin genizkion galdera guztiak erantzuteaz gain, bere lanbidearen inguruko xehetasunak azaldu zizkigun. Oso gustura aritu ginen berarekin eta gainera asko ikasi genuen. Mila esker Javi, eskaini zenigun arretarengatik!!!

Ekonomia eta Zuzenbideko Ikasleak Udaletxean

ekonomiaZuzenbidea

Apirilaren 13an Batxilergo 2. mailako Ekonomiako eta Zuzenbideko ikasleak Udaletxean izan ginen zergen eta aurrekontuaren inguruko gaiak lantzen. Udal Kontuen gaia daraman Paskual Elustondok eta Mikel Biain alkateak zergen ezaugarriak eta Oñatiko Udalaren aurrekontuaren inguruko informazioa eskaini ziguten. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Paskual Elustondori eta Mikel Biaini eskaini ziguten tarteagatik eta eman zizkiguten azalpen guztiengatik.

 

Zuzenbideko Ikasleak

zuzenbidea

Otsailak 11n, Batxilergo 2. mailako ikasleok, Zuzenbidean lantzen ari ginen Unitate didaktikoaren jarduera zela eta, Bidebarrieta kalean dagoen Oñati Udaleko Enplegu Zerbitzuaren bulegoan izan ginen. Bertan Unai Kortabarria  teknikariak zerbitzuaren inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, gure galderak ere erantzun zituen. Mila esker Unai, eskaini zenigun tarteagatik eta gurekin izan zenuen begiruneagatik.

Zuzenbideko ikasleak Udalean

zuzenbidea

Apirilaren 29an Batxilergo 2.eko Zuzenbideko ikasleak Bidebarrietan kokatuta dauden udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan egon ginen. Bertan Itxaro Leibar eta Ainhoa Moiua tenikariek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman ziguten.  Bisita interesgarria izan zen.

Mila esker, Itxaro eta Ainhoa, eskaini zeniguten harreragatik eta eman zenizkiguten azalpenengatik. Ondoko argazkian ikasleak, irakaslea, Ainhoa eta Itxaro ageri dira.
 

Batxi 2ko ikasleak Udaletxean

udaletxean

Apirilaren 22an Batxilergo 2.mailako Ekonomiako eta Zuzenbideko ikasleak Udaletxean izan ginen zergen eta aurrekontuaren inguruko gaiak lantzen. Udal Kontuen gaia daraman Paskual Elustondok eta Mikel Biain alkateak Oñatiko Udalak jasotzen dituen zergak, horien ezaugarriak eta aurrekontuaren inguruko informazioa ezagutzeko aukera eskaini ziguten.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Paskual Elustondori eta Mikel Biaini eskaini ziguten tarteagatik eta eman zizkiguten azalpen guztiengatik.

Zuzenbideko ikasleen hitzaldia

zuzenbidea

Batxilergoko 2. mailako Zuzenbideko ikasleok Javi Perez oñatiar abokatua izan dugu gure gelan. Guk  Zuzenbidearen inguruan zuzendu dizkiogun galdera guztiak erantzuteaz gain, bere lanbidearen inguruko xehetasunak azaldu dizkigu. Oso gustura egon gara berarekin eta gainera asko ikasi dugu. Mila esker, Javi, eskaini diguzun arretarengatik!!!

Enplegu Zerbitzuak Ezagutzen

zuzenbidea

Asteazkenean Batxilergo 2ko ikasleok Zuzenbidean lantzen ari ginen Unitate didaktikoaren jarduera zela eta Bidebarrieta kalean dagoen Oñati Udaleko Enplegu Zerbitzuaren bulegoan izan ginen. Bertan Jesus Mari Ugarte teknikariak zerbitzuaren inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, gure galderak ere erantzun zituen. Mila esker Jesus Mari, eskaini diguzun tarteagatik eta gurekin izan duzun begiruneagatik.

Zuzenbideko ikasleen ekintzak

zuzenbidekoak

Martxoaren 17an Batxilergoko 2. mailako zuzenbideko ikasleak Bidebarrietan kokatua dauden udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan egon ginen. Bertan, Itxaro Leibarrek eta Ainhoa Moiuak tenikariek eskaintzen dituzten zerbitzu guztien berri eman zizkiguten beste behin. Bisita interesgarria izan zen. 

Mila esker, Itxaro eta Ainhoa, eskaini zeniguten harreragatik eta eman zenizkiguten azalpenengatik.

RSS - zuzenbidea-era harpidetu