Ikastolaren astea: ARGAZKIAK

Ederki pasa dugu beste urte batez Txantxiku Ikastolaren astea. Ekintza ugari eta dibertigarriak izan ditugu, eta modu batean edo bestean etxe erraldoi honetako biztanle garen denok izan gara protagonista.

Etxeko txikienak urduri eta irrikaz beraien gelak familiako beste kideei erakusteko. Aurpegia margotu eta prest ikuskizun ezberdinetan parte hartzeko. 

Gaztetxoagoak bazkari eta parranda giroan. Baina gazteek parranda soilik egiten dutena ez da egia. Lan asko beraiei esker eraman dira aurrera. Mila esker gazteak! Segi ekintzailetasun eta laguntzeko prestutasun horri eusten eta indartzen!

Eta, azkenik, helduok, tamainaz handiak izanagatik, sator-lan guztien atzetik gaudenok! Ikastolako langile talde osoari ZORIONAK. Beste urte batez geure erronkak betetzen zutik eta tinko mantendu zaretelako. Eta ezin ahaztu gaitezke zuetaz, guraso zareten guztietaz. Zeuek ere hau guztia aurrera eramaten ahalegin berezia egiten duzuelako, milioika esker!

Hementxe, beraz, aurtengo altxor preziatua. Sartu eta gozatu!

EKINTZA BEREZIAK

EGUBAKOITZA

ZAPATUA