Badator Fair Saturday eguna!
Txantxiku Ikastolak, Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean, FAIR SATURDAY egunarekin bat egingo du.
Txantxiku Ikastolak 2015-2016 ikasturterako antolatu duen Udazken Kulturaleko ekintzen barruan, FAIR SATURDAY EKIMENA bultzatuko du bihar. Ekimenaren helburua artearen eta kulturaren bitartez urteko egun bat munduko egoera hobetzera bideratzea litzateke.
Bihar, zapatua, beraz bai Oñatin (Txantxiku Ikastolaren eskutik), baita Arrasaten (Arizmendi Ikastolaren eskutik) Arteaz eta Kulturaz blai mundu hobe baten alde lan egingo dugu oinarri solidarioz betetako festa giroan. Izan ere, hauxe da Oñatin egunaz gozatzeko izango dugun egitaraua:
• 11:30 eta 12:00etan NEPALI BURUZKO BIDEOAREN AURKEZPENA. "Nepal lagunduz" ekimenarekin jarraituz, Ikastolako ikasleek egindako Nepali buruzko bideoa aurkeztuko dugu Oñatiko Gaztelekuan. Filmak 23 minutuko iraupena du eta bi saiotan ikusi ahal izango da. ANIMATU, MEREZI DU ETA!!!
• 12:30ean HERRIXA KANTUAN saio berezia
• 19:30ean Txantxiku Ikastolako ikasle bertsolariek, txistulariek eta abesbatzak hasiera emango dioten ekitaldi berezia eskainiko da herriko plazan. Eguna borobiltzeko, erromeria izango da “Gaitzerdi” taldearen eskutik.
Bi herrietan batutako dirua "Mundukide" Gobernuz Kanpoko Erakundearen esku utziko da.
Mundukidek interkooperazio ereduak ipini ditu abian azken 15 urte hauetan. Gaur egun, Mozanbiken, garapen sozioekonomikorako programak bultzatzen dihardu, beti ere antolakuntza eta eredu kooperatiboa sustatuz. Hurrengo bideo hauetan, larunbatean bildutako dirua zein proiektuetara bideratuko den ikus daiteke.
Eta zu ere, gure irakurle, festa honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Zatoz zu ere Ikastolekin bat eginez Euskal Herritik mundua aldatzera. Izan zaitez eraldaketaren artista kulturala!