Fair Saturday

Fair Saturday egun Arrakastatsua

fairSaturday

Ospakizunez beteriko eguna izan zen azaroaren 28a gure ikastolarentzat. Mundu mailan ospatzen zen Fair Saturday egunarekin bat egin genuen eta kultur ekintza desberdinak burutu genituen goizean goizetik, artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko gure aletxoa jarriz.

Badator Fair Saturday eguna!

fairSaturday

Txantxiku Ikastolak, Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean, FAIR SATURDAY egunarekin bat egingo du.

Txantxiku Ikastolak 2015-2016 ikasturterako antolatu duen Udazken Kulturaleko ekintzen barruan, FAIR SATURDAY EKIMENA bultzatuko du bihar. Ekimenaren helburua artearen  eta kulturaren bitartez urteko egun bat munduko egoera hobetzera bideratzea litzateke. 

Fair Saturday Eguna Azaroaren 28an

FairSaturday2015

Azaroaren 28an, Txantxiku eta Arizmendi ikastolek arte eta kultur jarduerekin osatuko den ekitaldia antolatuko dute, Fair Saturday Egunaren bueltan. Fair Saturday Eguna artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko nazioarteko eguna da, eta Euskal Herrian ere badu bere isla, izan ere, iaz hasi ziren ekitaldiak eta ekintzak antolatzen egun hori ospatzeko. Bilbon dago Euskal Herriko egoitza. Abiatu denetik azaroaren azken larunbatean ospatu izan da eta ekitaldietatik ateratzen den dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde batentzat izan ohi da.

RSS - Fair Saturday-era harpidetu