Durangoko Azokan

Abenduaren 4an DBH 4ko ikasleak Durangoko Azokan izan ginen. Azoka bisitatu eta disko eta liburuak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Ondoren 2 taldetan banatu eta 2 tailerretan parte hartu. Alde batetik, Saguganbara barrenetik izenekoan, bertan ilustrazioan garrantzitsua izan den grabatuaren teknika egiten ikasi genuen etxean eskura ditugun materialekin; eta bestetik,  Saguganbara zirrikitutik izenekoan,  haur eta gazteek irakurtzen eta entzuten dituzten ipuin, liburu eta kantuek transmititzen dituzten baloreak generoaren eta sexualitatearen ikuspegitik aztertu genituen. Goiz ederra, benetan!