Aitor Arregirekin Solasaldia
Udazken Kulturalari amaiera emateko luxuzko bisita izan genuen Batxilergo 1. mailako ikasleok. Aitor Arregi zinegile oñatiarrarekin tertulixan izan ginen. Bisitaren aurretik berak ekoiztutako "Loreak" filma ikusi genuen. Pelikularen gidoiaren idazleetako bat da Aitor. Euskarazko filma honek Espainia ordezkatuko du Oscarretarako lehian eta, gaur egun, Estatu Batuetako zine akademiaren galbahea pasatu zain dago. Horretaz eta beste hamaika kontuez aritu ginen gustura Aitorrekin. Urtarrilean emango dute erabakiaren berri eta hemendik zorterik onena opa diogu Loreak filmari eta bereziki Aitorri!