Death By Haircut

A ze istorio zirraragarria bizi izan genuen 5. eta 6. mailako ikasleok Face to Face-eko aktoreekin!!! Sweeney Todd ile-apaintzaileak erregina hil zuen, eta Mrs Lovettek gorpua saltxitxak egiteko erabili zuen!!! Shirley Holmes inspektore ospetsuaren eta bere laguntzaile Dr Watsonen esku egon zen misterioa ebaztea, baina bidean beste hainbat gorpu edo hilotz agertu ziren. Azkenean, gure ikasleen laguntzarekin, hiltzailea atxilotu ahal izan zuen Shirleyk.
Gustura eta algaraka ibili ginen! Gainera gure ikasleek interpretaziorako beraien dohainak ondo baino hobeto erakutsi zituzten.

Egin klik irudiaren gainean argazkiak ikusteko.


 

Etiketak: