MU-ra Bisita

Batxilergo lehen mailako ikasleok Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko fakultateko mekanika-tailerretara joateko aukera izan dugu aste honetan. Industria Teknologia gaiko programaren barruan, azken hiruhileko honetan, mekanizazio prozedurak lantzen aritu gara eta beraien artean, tornuan eta fresadoran aurrrera eraman daitezkeen operazioak ere ikusi ditugu. Ikastolan maila teorikoan gai hauek ezagutu ondoren, MUren eskutik, beraien tailerretan eta bertako irakasleek gidatuta, praktika batzuk egiteko aukera izan dugu. Ekintza oso interesgarria izan zen makinak bertatik bertara ikusi, ukitu eta erabili ahal izan genituelako. Pedro, Andoni eta Endikari eskerrak eman nahi genizkieke, oso ondo hartu, eta pazientzia osoz eta umorez azalpenak eman zenizkigutelako. Mila esker!