Where's The Magician?
Pasa den astean, 4. mailako ikasleok mago edo azti, pailazo eta dantzari izan ginen “TXANTXI TROUPE SHOW”ean. Ingeleseko saioetan lan handia egin ostean, urduritasunak alde batera utzi eta guraso eta LH2ko ikasleei landutakoa erakustea erabaki genuen. Magoek trikimailu ezin hobeak eskaini zituzten eta pailazoen umore onarekin arratsalde ederra igaro genuen. Aipatu gabe ezin utzi dantzarien lana; izugarria!!!
Egin klik irudiaren gainean emanaldiko irudiak ikusteko.