ingelesa

Making the cake

Haur hezkuntzako 4 urteko gelan, azken asteetan ingeleseko saioan lantzen aritu garen ‘Cake’ unitatea amaitzeko eta ikasitako guztia praktikan jartzeko, txokolatezko tarta egin dugu guztiok batera. Errezeta liburua irakurriz, pausoz pauso tarta ederra egin dugu. What a delicious cake!

Where's The Magician?

MagicianLH4

Pasa den astean, 4. mailako ikasleok  mago edo azti, pailazo eta dantzari izan ginen “TXANTXI TROUPE SHOW”ean. Ingeleseko saioetan lan handia egin  ostean, urduritasunak alde batera utzi eta guraso eta LH2ko ikasleei landutakoa erakustea erabaki genuen. Magoek trikimailu ezin hobeak eskaini zituzten eta pailazoen umore onarekin arratsalde ederra igaro genuen. Aipatu gabe ezin utzi dantzarien lana; izugarria!!!

Egin klik irudiaren gainean emanaldiko irudiak ikusteko.

Apprentice chef

apprenticeChef

LH 6. mailako ikasleok, ingeleseko Apprentice Chef gaiari amaiera emateko, “Sandwich Bar” bat antolatu genuen Gabonetako oporren aurretik. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, talde bakoitzak bere tabernari izen ezberdina eman zion gaiaren arabera (kirolak,komikiak,maitasuna...). Gaiarekin lotura zeukaten sandwichak, posterrak eta elkarrizketak sortu genituen. We had a great time!!!

Sorginkeriak eta azti jokoak

sorginkeriak

Beste ikasturte bat ere hasi dugu sorginkeriak egiten. Ingeleseko ikastaro honetan, 5.mailako neska-mutilak sorginen ikasleak izan gara eta azkenean gu geu ere sorgin eta azti izatera iritsi gara!!! Hainbat edabe egin eta hitz magiko eta esan ondoren lortu dugu gure diploma. Zeinen ongi pasatu dugun! “Hello friends I give you greetings….let us start our witches meeting”

5. mailakoen txokolate festa ospakizuna

txokolateFesta

Azken hilabete honetan 5. mailakoak ingelesean landu dugun gaia “CHOCOLATE” izan da eta gaiari bukaera emateko “CHOCOLATE PARTY” bat antolatu dugu gure gurasoentzat eta 2. mailakoentzat, beraiekin dantzan, ipuinak antzezten eta jolasean ibiliz. Emanaldiaren bukaeran txokolatez egindako tarta, gailetak eta abar jan ditugu.

Zein ongi pasatu dugun elkarrekin!! Eta ze gozoa dana!! Mmmmm!! Delicious chocolate!!!!!!

RSS - ingelesa-era harpidetu