Skip to main content

Albisteak

Ikastolaren astearen harira, LH 3. mailako ikasleok artoa ixotzen egon gara Olabarrietako Errota baserrira.
Ekintzaz betetako Txantxiku Ikastolaren Astea ospatuko dugu apirilaren 8tik 12ra. Eta Beskoitzeko lagunak ere gure artean izango ditugu.
Helburua guztion ongizatea eta harreman sozialak sustatzea izango da.
Aste Santuko oporrak gainean ditugun honetan, Txantxiku Ikastolako Euskara taldeak baliabide zerrenda luzea proposatzen digu, gure txiki eta gazteek euren aisia euskaraz bizi dezaten!
Martxoaren 26an Euskal Gorrak elkarteko Aitor Bedialauneta izan zen gurean.
Haur Hezkuntzako 4 urtekook ‘Gure gorputza osansuntsu’ proiektuan murgilduta jarraitzen dugu, eta oraingoan bi bisita izan ditugu.
Oraingo honetan, DBH 4. mailako ikasleei egokitu zaie Txantxikuak 2zirikeko boluntarioen eskutik larrialdi baten aurrean nola jokatu ikasi eta egoera horretan jarraitu beharreko pausuak eta maniobra ezberdinak praktikan…
‘Hutsunea bizi’ proiektuaren baitan, DBH 2. mailakook Arantxa Kortabarriaren bisita jaso genuen. PROIektu honetan galera izan dugu hizpide eta pairatu ditzakegun galera motak landu ditugu.
‘Hala bazan… eta ez bazan?' PROIa amaitu berri dugu, eta PROI honetan zehar historiako aro ezberdinen inguruko lanketa egin dugu.
Txantxiku Ikastola Kooperatiba Elkarteak EDU CONSORTIUM proiektuan parte hartzen du.
LH 5. mailako ikasleak ‘A ze kakaoa’ PROIa lantzen dabiltza eta beste herrialde bateko ekoizleen bizimodua eta ekoizpen prozesuak bertakoarekin konparatu eta ondorioak atera behar dituzte.
HH 5 urteko neska-mutikook ‘Elikadura osasungarria’ gaiarekin jarraituz, bi jarduera egin genituen joan zen astean. Errotan garia ixotetik hasi ginen.