Bularretik mintzora aldaketekin dator
Azkenengo urteetan egin den bezala, aurten ere, Oñatiko liburutegiak jarri du martxan “liburu ibiltariaren egitasmoa”. Honen helburua, Ikastola, Liburutegia eta familia lotzea da. Horretarako, orain arte erabili den Bularretik Mintzorako motxilaren ordez, medailak prestatu dituzte.
Haur bakoitza, egokitzen zaionean, liburutegira joango da liburu baten bila, Bularretik Mintzora medaila jarrita (normalean ostiraletan izango da). Etxean kontatu edota irakurri ondoren, astelehenean, ikastolara ekarriko du liburua txaparekin batera eta astebete berrogeialdian pasa ostean, gelan irakurriko dugu.
Egoera berezia izan arren, herriko liburutegia zabalik dago eta aprobetxatu dezagun haurrak bertara eraman eta liburuekiko harremana mantendu dezaten.
Segi ipuinak kontatzen!!!