DBH 1 herri kiroletan sakontzen
Gipuzkoako herri kirolen federaziokoen bisita jaso dugu aste honetan, eta horri esker, DBH 1. mailako ikasleok herri kirolen munduan murgildu gara pare bat orduz. Saio berezi horren hasieran, herri kirolen jatorriaz eta gaur egun federazioaren barnean dauden 18 modalitateen inguruan hitz egiten hasi genuen. Jarraian, ikasleontzat jadanik ezagunak ziren 5 modalitate probatu genituen: Lokots bilketa, Giza-proba, Sokatira, Txinga eramatea eta Zaku eramatea. Saio amaieran, berriz, ikasleontzat berriak ziren bi modalitate probatzeko aukera izan genuen: Ingude altxatzea eta Harri jasotzea. Azken bi modalitate horiek oso arrakastatsuak izan dira. Bide batez, Gipuzkoako herri kirol federazioari eskerrak eman nahi dizkiogu modalitate berriak probatzeko egiten ari den esfortzuagatik!