Herri Kiroletan txapeldun!

Ohi bezala, Herri Egunean, arratsaldean, herri kirolen jaialdiaren barnean, DBH 2ko ikasleen arteko topaketak izan ziren.

Ikasleek, auzolan eran, lau probatan parte hartu zuten (koskol-biltzea, txinga eramatea, kontrabandista-karrera eta zaku saltoa). Lan honetan lortutako sailkapenaren arabera, soka¬tiran lehiatzeko aukera izan zezaketen.

Lehen lau probetan garaile irten zirenez, sokatirako finalera igaro ziren gure ikasleak. Azken proba horretan  ere lehen postua lortu zuten gure ikasleek.

Lortutako saria DBHko 2. mailako ikasleek egingo duten ikas-bidaiarako izango da.

Goiena.eus atarian ikus daiteke egun honetako argazki bilduma.