Gabonetako egitaraua

Gabon garaia dela-eta Txantxiku Ikastolan hainbat ekintza antolatuko dugu. Honako hau da ikasturte honetako egitaraua:

ABENDUAREN 22a, ASTELEHENA

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek BEC-en dagoen Gabonetako Haurren Parkea bisitatuko dute.

  • 15:00etan OLENTZERO antzerkia HHko ikasleentzat (2 urtetik gorakoentzat).

ABENDUAREN 23a, MARTITZENA

  • ZAHARREN EGOITZAN KANTALDIA. 10:30ak aldera LH 5. mailako ikasleak San Martin egoitzara joango dira eta bertakoekin batera gabon kantak abestuko dituzte. Aiton amonei Olentzeroren etorrerari buruz hitz egingo diete, San Martindik behera jaisten baitira Olentzero eta Mari Domingo Periko astoarekin batera.

  • OLENTZEROREKIN KALEJIRA. 11:00ak aldera Lehen Hezkuntzako ikasleek San Martinen egingo diote harrera Olentzerori, eta ondoren, M. Zelaia eta Kale Barrian barrena kalejira egingo dute. 11:30ean plaza kantu saiotxo bat egin eta, azkenik, ikastolaraino joango dira.

  • SANTO TOMAS AZOKA. 11:30etik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek Santo Tomas azoka antolatuko dute herriko azokan. Bertan, baratzean jasotako eta etxean egindako produktuak salgai izango dituzte. Bestalde, Santo Tomas eguneko ohiturari jarraituz, txistorra ogitartekoak ere izango dira. Ekimena alaitzeko Ikastolako trikitilariak gabon kantak joko dituzte.

ABENDUAREN 24a, EGUAZTENA

Urteroko ohiturari jarraituz,  Ikastolako kideok (guraso, ikasle, langile eta laguntzaileak), herritarrokin batera, GABON KANTAK abesten irtengo gara.

IRTEERA:
12:00etan Ikastolako Jolaslekuan

BUKAERA:
13:30ean gutxi gorabehera plazan. Ondoren, Gurasoen Kontseiluko kideen eskutik, SALDA egongo da nahi duten guztientzat.

IBILBIDEA:
Ikastola – Bidebarrieta - Errementari plaza – Motxon kalea – Atzeko kalea – Etxaluze – Kale Barria – Kale Zaharra - Plaza  (Eguraldi txarra egingo balu, ibilbidea egokitu egingo genuke)

 

 

Fitxategia: