3. mailakoak Hondarribian
Maiatzaren 18tik 20ra ohiko txangoa izan genuen 3. mailakook eta gure irakasleok. Hondarribiko Juan S. Elkano aterpetxean hartu genuen ostatu eta hiru egun bete beteak pasatu genituen elkarrekin. Zeinen ondo igaro genuen Donostiako Eureka zientzia museoan eta Haizearen Orrazian, katamaranean Bidasoa ibaiaren barrena edo Hondarribiko Alde Zaharra eta portua bisitatzen, hango parkeetan zein hondartzan jolasean... A! eta, nola ez, antzerki saiotxoak prestatzen eta elkarri eskainitako emanaldietan: izugarri disfrutatu genuen!
Nekatuta, baina oso gustura bueltatu ginen etxera, hiru egun horietan bizi izandakoa etxekoei kontatzeko irrikitan.