Oñatiko Ubideetan

DBH2 eta 3.mailakoak Oñatiko Ubideak ezagutzen ibili dira Natur Eskolakoen laguntzarekin. Oso interesgarria izan zen irteera eta energia hidroelektrikoaren ekoizpenerako beharrezkoak diren urtegiak, ubideak, elektraetxeak ete abar ikusi ahal izan genituen. Ikasleak ederki ibili ziren eta eguraldiak ere errespetatu zituenez, oso gustura geratu ziren guztiak.

Anekdota polit bat ere izan zuten, izan ere, maiatzaren 25ean DBH2koek, arrano suge-jale bat aurkitu baitzuten ubidean jausita eta bertatik irten ezinik. Makila baten laguntzaz eta kontu handiz atera ondoren, epeletan eduki zuten eta basozainari eraman zioten. Maiatzaren 26ko ikasleek berriz, arranoa guztiz oneratuta ikusi ahal izan zuten, Igeldoko zentro batean gaua pasatu ondoren, guztiz indartuta eta mendira bueltatzeko prest. Ederra esperientzia, eta hunkigarria!

Etiketak: